LogoLeer-é

Login



¿Quieres registrarte?

Saltar al Contenido

Inicio

Arrain abisalak

Herramientas de participación

Mikrokosmos berezi bat biltzen da egunero Ilargi tabernara: Tasio eta Ugarte, Arantxa eta Virginia, Xanti eta Miel, Olaso eta Perez; nor bere istorioekin, nor bere berezitasunekin. Haietako bat hilik agertzeak, ordea, dantzan jarriko ditu batzuk eta besteak, kolokan beren arteko harremanak, zalantzan elkarri buruz dakitena…

Erdi Aroko hildakoen kondairak eta gaur egungo tabernetako parrandak abilki nahastuz, polizi eleberri original eta indartsua biribildu dute Etxeberria anaiek, leku-garai guztiz zehatzean girotua eta umore zorrotzez ondua.

Ohiturik gaude Los Angelesko auzoetan giroturiko krimenen kontaketak edo New Yorkeko clubetan dabiltzan detektibeen istorioak ikusten, zineman nahiz literaturan; hemen, berriz, gutako edonork ezagutzeko moduko geografia batekin egingo dugu topo, eta gure bizilagun edo koadrilakideak dirudite ikerlariek ere, eta horrek, halako hurbiltasun bat emateaz gainera, sinesgarritasuna ere ematen dio nobelari; horretarako, baina, ezinbesteko osagaia da egileen estilo landua: erritmo neurtua, intriga dosifikatua, idazkera adierazkorra, elkarrizketa naturalak…

Idioma: Euskera
Autor: Etxeberria Garro, Xabier-Martin
Editorial: Elkar
ISBN: 9788497838030

desde 15,15 € IVA inc.

añadir a mi cesta