LogoLeer-é

Login



¿Quieres registrarte?

Saltar al Contenido

Inicio

Gloria Mundi

Herramientas de participación

Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatzen duten Augustin Zubikarai Nobela Laburrentzako Sariaren irabazle izan da aurten obra hau (Iñaki Irasizabalek idatzitako Burua txoriz beterik lanarekin erdibana). Munduaren geroa alda dezakeen deskubrimendua potentzia handien isilpean gorde dute nazioarteko fisikari ospetsuenek, II. Mundu Gerraz geroztik. Mende erdi geroago, Donostiako International Physics Center-eko fisikari gazte bat, Mireia Elosegi, ikerketa bat egiten ari da, bakarka baina ez berak uste bezain sekretuan. Zientzia eta espioitza uztartzen dituen thriller indartsu honek beregan biltzen ditu irakurlea harrapatzeko dohain guztiak: jakin-mina pizten duen planteamendua, arriskua, armak, amodioa, ekintza aurrera eramateko trebezia, hari guztiak egoki josteko abilezia, erritmo arina… Orain arte nerabezaroko kezkak eta gazi-gozoak kontagai bihurtzen bikain moldatu den Fernando Morillok egiazko maisutasuna erakusten digu misterioaren generoan ere, gaia ongi ezagutzen duenaren segurtasuna, ofizioa menderatzen duenaren sinesgarritasuna eta hizkuntza biziaren gozotasuna elkartuz.

Idioma: Euskera
Autor: Morillo Grande, Fernando
Editorial: Elkar
ISBN: 978-84-9783-145-1

desde 14,04 € IVA inc.

añadir a mi cesta

Otros libros de este autor

| Ver todos los libros de este autor

subir