LogoLeer-é

Login



¿Quieres registrarte?

Saltar al Contenido

Inicio

Talatik tiroka

Herramientas de participación

Politika, sexua, filosofia, irakaskuntza, literatura, bere familia, erlijioa, futbola, psikoanalisia… edozer gai jo dezake Markos Zapiainen begirada aztiak eta esku jolastiak. Bere marka, baina, ikuspegian dago, aldi berean umoretsua eta zorrotza, ezusteko perspektiba batetik abiatu eta ekarpen originalak egiten dituena, goiak eta beheak uneoro nahastuz: bere ikasleen pasadizo bat erabil dezake auzi antropologiko bat argitzeko, edo teologia zerutiarrean hasita komuneko eskatologian amaitu.

Azkeneko zortzi urteetan idatzitako saiakera laburren bilduma hau XXI. mendearen hasierako kronika atipikotzat ere har liteke, zuzentasun politikotik urruti baina gizarteko bidegabekeriak salatzeko gertu. Idazkera beti malgu, esanguratsu, aldi berean jantzi eta popular batez, entretenimendu nahiz gogoetaren bila doazenak  esne-mamitan edukiko ditu, eta irakurri berri dutena zer den zalantzarekin utziko: sakon, oso sakon pentsatzen duen umoregilea, ala alai, oso alai ari den pentsalaria.

Idioma: Euskera
Autor: Zapiain Agirre, Markos
Editorial: Elkar
ISBN: 978-84-9783-814-6

desde 14,66 € IVA inc.

añadir a mi cesta

Otros libros de este autor

| Ver todos los libros de este autor

subir